Athletic Club

Athletic Clubaren gezurtapena

Athletic Clubaren gezurtapena

Athletic Clubek Marca egunkariak otsailaren 20ko alean, 16. orrialdean konkretuki, “Ertzaintzak ez zuen eskurik hartu…

Athletic Clubek Marca egunkariak otsailaren 20ko alean, 16. orrialdean konkretuki, “Ertzaintzak ez zuen eskurik hartu klubeko baimena ez zeukalako” titulupean argitaratu duen berria erabat gezurtatu gura du: “Ertzaintzak ez zuen eskurik hartu klubeko baimena ez zeukalako” . Tituluarrean horrela zioen: “Poliziak ezin zuen bere irizpidearen arabera jokatu” eta azpitituluan: “Arautegia argia da: zelai gainean Klubeko segurtasun pribatuak lehentasuna dauka. Polizia autonomoaren agintariek gatazka konpontzeko argi berdea eskatzean eztarria urratu zuten”.

Athletic Clubek arestian aipatutakoa gezurtatu gura du ez datorrelako bat egiarekin, ez gertakizunen kontakizunean ezta Ertzaintzak esku hartzeko orduan Klubeko ardura aipatzean ere ez.

Klubek argi eta garbi azaldu gura du Kirol Ikuskizunetan Bortizkeriari aurre egiteko 769/1993 Erret Dekretuaren arabera, San Mameseko futbol zelaian Ertzaintzaren segurtasun koordinatzailea egon badago, kirol ikuskizunean segurtasunaren arduradun nagusia dena. Klubeko segurtasuna arduraduna bere agindupean dago, kordinatzailearen aginduetara uneoro.

Bigarrenez, Athletic Clubek azaldu gura du Ertzaintzaren segurtasun koordinatzaileak, arduradun nagusia, uneoro Klubeko segurtasun arduradunarekin harreman zuzena mantendu zuela, gertakizunak gertutik segitzen, eta horrek eskuhartze guztiak erabaki zituen, bai poliziarenak eta baita Klubeko segurtasun zerbitzuarenak eta bere iradokizun guztiak bete egin ziren.

Beraz, Marca egunkariak argitaratu duen berriari buruz, Athletic Clubek zerau gezurtatu gura du: Ertzaintzak Klubeko inolako baimenik behar zuela eskuhartzeko, bere ekinbidearen parte da eta, eta are gutxiago Klubek euren lana oztopatuko zuenik.