Athletic Club

Seigarren selekzioaren aurkako partida

Seigarren selekzioaren aurkako partida

Paraguaikoa San Mamesen Athletic Cluben aurka jokatuko duen seigarren selekzioa izango da. Aurretik Uruguay, Mexiko,…

Paraguaikoa San Mamesen Athletic Cluben aurka jokatuko duen seigarren selekzioa izango da. Aurretik Uruguay, Mexiko, Ingalaterra, Polonia eta Brasilgo selekzioek bisita egin dute Katedralera.

Aitzindaria Uruguaikoa izan zen 1924an, eta birritan gainera neurtu zituen bere indarrak talde zurigorriaren aurka, bietan irabaziz (1-2 eta 0-2).

1949ko azaroaren 30ean, Mexiko izan genuen bisitari Katedralean, eta lagunarteko horretan, Athletic Clubek 6-3ko emaitzez irabazi zuen zaleen gozamenerako.

Bisita egin zigun hirugarrena Ingalaterrakoa izan zen, 1982ko Munduko Txapelketa hasi aurretik, eta selekzio honek lehen faseko hiru partidak Bilbon jokatu behar zituela aintzat hartuta, Ron Greenwoodek zuzentzen zuen taldeak Txetxu Rojoren aldeko omenaldiko partida jokatzeari baietza eman zion.

Partida hartan, Ingalaterrak aurrea hartu zuen markagailuan Kevin Keeganek lehen zatian sartutako gol bati esker, baina Txema Noriegak banakoa egin zuen 67garren minutuan. Lehen aldiz bere historian, Ingalaterrak selekzioa ez zen talde baten aurka jokatu zuen. Hile bat geroago, Poloniak, Munduko Txapelketan hirugarrena geratu zenak, 1-4 irabazi zion Athletici Katedralean, Bazkidearen Omenaldko partidan. Txetxu Gallegok egin zuen gol bakarra.

1998ko maiatzaren 31an, Brasilen kontra banakoa lortu zen gure Klubaren Mendeurrena ospatzeko antolatutako partidan. Ingalaterrarekin gertatu zen bezala, Hegoamerikako selekzioak talde baten aurka jokatu zuen lehen partida izan zen San Mamesekoa. Carlos Garciak sartu zuen Athletic Cluben gola eta Rivaldok behin betiko banakoa jarri zuen markagailuan.

Nazioarteko sei neurketa hauek alde batera utziz, Athletic Clubek Estatu espaniarraren jokalari onenetarikoez osatutako talde baten aurka neurtu zituen bere indarrak 20. hamarkadan gure Klubeko 25garren urteurrena zela eta. 1923ko ekainaren 10ean izan zen, eta zurigorriek mendean hartu zuten talde hori (2-1).