Alcortaren saria bazkide batentzat
Alcortak Felix Cuevas Güemez, Athletic Clubeko bazkidea saritu du. Saria Hegoafrikan jokatuko den 2010eko Munduko…
Alcortak Felix Cuevas Güemez, Athletic Clubeko bazkidea saritu du. Saria Hegoafrikan jokatuko den 2010eko Munduko Txapelketara bidaia da, bi pertsonentzako hegaldia, hotela eta partida baterako sarrerak barne.
Saria Athletic Clubeko bazkide eta zaleen artean zozketatu da eta baldintza bakarra zen errioxar upeltegiak egin zuen promozioan parte hartzea, Alcorta Crianza 2006, Alcorta Erreserba 2003 edota Erreserba 2005 (09/10 Kopa finalerako egina) kutxa bat ala gehiago erosiz.