Gure webgunea, mundu osoan ezaguna
Athletic Clubeko web orrialdea (www.athletic-club.net) mundu osoan ezaguna egin da, eta horren adibide da, azken…
Athletic Clubeko web orrialdea (www.athletic-club.net) mundu osoan ezaguna egin da, eta horren adibide da, azken urtean jaso dituen sei milioi bisitatik gorakoen jatorria 190 herrialde/lurraldetik datorrela.
Ia mundu osoko bazter guztietan, nor edo nor egon da gure webgunea ezagutzeko prest.
Afganistan, Somalia, Malvina Uharteak, Fiyi eta Sri Lanka bezalako lekuak, zenbait adibide jartzearren, herrialde/lurraldeetako serenadn azaltzen dira. Bisitari kopuruaren aldetik, Estatu espainiarra lehen postuan dago (5.552.041 bisita), eta bere atzetik sailkatu dira alde handi batez, Estatu frantziarra (48.898), Britania Handia (47.818), Ameriketako Estatu Batuak (33.582), Germania (32.919), Italia (31.139) eta Mexiko (16.385).
Estatu espainiarreko hiriei dagokienez, bisitari gehienak, jakina denez, Bilbo Handiko auzotarrak dira (2.305.564), eta podium horretan Madrid (692.916) eta Areeta auzo getxotarra (526.367) igo dira. Horien atzetik agertzen dira, bata bestearen atzetik, Bartzelona, Eibar, Gasteiz, Donostia, Iruña, Sebilla eta Valentzia.
Erabiltzaileen ikuspegi orokorrari dagokionez, ikasketak dio, arestian aipatu bezala, 6.002.195 bisita izan direla urtebeteko epean, baina erabiltzale bakarren benetako datua 1.478.061era jeisten da. Bestalde, bisitari berreen portzentaia %23,20 izan da. Guztira, 59.640.078 orrialde zabaldu dituzte, batez bestez 9,94 orrialde bisita bakoitzeko eta hiru minutu eta 37 segundoko iraupenaz orrialde bakoitzeko.
Gure web atarira sartzeko erabili diren trafiko iturriei dagokienez, gehienek modu zuzenean egin dira (%45,54) eta bilatzeko lagungarriez (%40,38), batez ere Google-ren bitartez (%37,63). Bestalde, ‘athletic’ izan da bilatzeko hitzarik erabilgarriena (%44,24) gure webgunea bilatu nahi izan duten bisitarien artean, eta jaraian agertzen dira ‘athletic club'(%18,68) eta ‘athletic bilbao’ (%3,38).
Orrialde prntzipala aintzat hartzen ez badugu, web atari zurigorria zabaltzen denean beti adierazten baita, Athletic Clubaren lantaldearena da bisitatuena, 1.317.277 sarrerekin. Horren ostean, produktuak erosteko eskegita dagoen denda birtualarena izan da gustokoena, Lezamako kirol instalazioenaren eta gure Klubaren gaineko eguneroko albisteenaren aurretik.