Diziplina Batzordearen akordioak
Athletic clubeko Diziplina Batzordeaak hiru bazkideri espediente bana zabaldu berri diela jakinarazi gura du, 2010eko…
Athletic clubeko Diziplina Batzordeaak hiru bazkideri espediente bana zabaldu berri diela jakinarazi gura du, 2010eko otsailaren 18an Athletic Club-Anderlecht partidaren ostean falta larritzat hartu diren ustezko egileak izateagatik.
Leporatzen zaien ekintzen larritasuna dela-eta eta gertatutakoa behin lasaitasunez aztertu ondoren, Diziplina Batzordeak euren bazkide izaeraren kautela-etendura erabaki du espediente zigortzaileak ixten ez diren bitartean.
Diziplina Batzordearen iritziz, ekintza hauek ez dute Clubeko bazkidegoa ordezkatzen eta gertatzen diren heinean Batzorde honek neurriak hartuko ditu Athletic Club eta osatzen dugun bazkideon osotasuna eta zintzotasuna gordetze aldera.