Athletic Club

Futbol zazpiko txapelketa hondartzan

Futbol zazpiko txapelketa hondartzan

Athletic Club Fundazioa hondartza futbolaren bosgarren edizioa martxan jarri du, apirilaren 18-tik ekainaren 27-ra bitartean…

Athletic Club Fundazioa hondartza futbolaren bosgarren edizioa martxan jarri du, apirilaren 18-tik ekainaren 27-ra bitartean Ereagako Hondartzan (Getxo) ospatuko dena. Bosgarren edizio honetan parte hartze errekorra hautsiko da, 90 talde izena eman baitute, eta mila hirurehun neska-mutil baino gehiago jokalari moduan izango dugu.

Txapelketa benjamin eta kume taldeetara zuzenduta dago, klubetakoak zein ikastetxetakoak, eta eskola kirolarekin bateragarria da, partidak igande goizean ospatzen baitira.

Partidak Futbol 7 eran eta hondar hezean jokatzen dira, itsasbehera ordutegia baliatuz. Txapelketaren formatua ligaxkakoa da eta finalak ekainaren 27-ko asteburuan ospatuko dira. Finalen ospakizunarekin batera, jai jaurdunaldia antolatuko da, parte hartzaile guztientzako kirol jarduerak eta jolasak egongo direlarik.

Fundazioak jarduera nagusienetariko baten edizio sinboliko honetara iristea ospatzen du, era berean poztasun handiz egiaztatzen dugu urtetik urtera txapelketa hau Bizkaia mailan gero eta errotuagoa dagoela, edizio guztietan izena ematen duten talde kopurua handitzen bait doa. Halaber, abentura honetan laguntza ematen dizkiguten babeslei eskerrak eman nahi dizkiegu, urte honetan Getxoko Udaletxea, Telefonica, Coca-Cola eta El Mundo Deportivo direlarik.