Athletic Club

Koikili eta Gurpegi, prentsa aretoan

Koikili eta Gurpegi, prentsa aretoan

Koikili Lertxundi eta Carlos Gurpegi protagonistak izan dira Lezamako prentsa aretoan apirilaren 12an. Atzelariarentzat lehia…

Koikili Lertxundi eta Carlos Gurpegi protagonistak izan dira Lezamako prentsa aretoan apirilaren 12an.

Atzelariarentzat lehia “lasaia izan da zaletuentzat,. Guretzako, aldiz, ez, Almeriak asko behartu bait gintuen partida aurrera atera ahal izateko. Garaipena eta golkadaren ostean jendea pozarren dago eta hori ere ona da. Gure buruarengan konfiantza daukagu, jokoan nabaritzen da eta hori taldearentzat garrantzitsua da oso. Orain Valentzia tokatzen zaigu, Zelaia zaila da oso, ea hiru puntuak eskuratzen ditugun. Taldea sasoian dago eta ona da oso helburuaren bila borrokatzeko”.

Erdilariaren aburuz, “San Mameseko emaitzak onak dira eta ea horrela segitzen segitzen dugun. Etxean topera ari gara, markagailuan aurrea hartzen dugu eta pena da kanpokoa, aukerak sortzen bai ditugu, baina garaipenik gabe. Atzo Almeriaren aurka dibertutu ginen eta zentzazioak onak dira oso. Euskarri moduan erosoago nago eta ea Valentzian horrenbeste behar dugun etxetik kanpoko garaipena eskuratzen den”.