Jokalarien egoera
Iban Zubiaurre, Ion Velez, Aitor Ocio: Fisioterapia hartzen dute eta banako berregokitzapen lana mantentzen dute.Eneko…
Iban Zubiaurre, Ion Velez, Aitor Ocio: Fisioterapia hartzen dute eta banako berregokitzapen lana mantentzen dute.
Eneko Boveda: Pasa den larunbatean, Lezaman Bilbao Athleticarekin jokatu zuen partidan, eskuin belauneko alboko barne lotailuaren zartadura arina izan zuen. Fisioterapia hartzen ari da eta gimnasioan lan kontralatu egiten ari da.
Pablo Orbaiz: Astearteko lan saioan zartadura izan zuen bere ezker orkatilan eta ezin izango du deialdian sartu Valentzian bihar jokatuko den partidari begira.
Gaizka Toquero: Zuntz haustura dauka bere eskuin hankako konpartimendu sakonean (atzeko gihar tibialean) eta bere baja datozen orduetako bilakaeraren arabera izango da.
ATHLETIC CLUB ZERBITZU MEDIKOAK