Athletic Club

Fortalezarekin akordioa: aurkezpena

Fortalezarekin akordioa: aurkezpena

Athletic Clubek Cafe Fortalezarekin itxi berri duen akordioa aurkezteko prentsaurrekoa eskaini da apirilaren 21ean, asteazkenean,…

Athletic Clubek Cafe Fortalezarekin itxi berri duen akordioa aurkezteko prentsaurrekoa eskaini da apirilaren 21ean, asteazkenean, 12:00etan Lezamako prentsa aretoan.

Ekitaldian Eduardo Alcorta, Cafe Fortalezako gerentea, Iñaki Vidaurraza, Fortalezako marketing zuzendaria; Carlos del Campo Athletic Clubeko batzakidea; Etor Gorroño, Athletic Clubeko Marketing zuzendaria eta lehen taldeko bi jokalari egon dira.

Arestian aipatzen den akordioaren arabera, Cafe Fortaleza Athletic Clubaren kafe ofiziala izan hori ospatzeko serie mugatuko Athletic Klub kapsuletako espresso kafe-makina merkaturatu du, eta Athletic Clubeko denda ofizialetan erosi ahal izango da. Kapsula horiei esker zaletu guztiek Fortaleza espresso benetako kafearen kremaz gozatzeko aukera izango dute, txukun eta erosotasun guztiarekin eta Euskadin orain dela 125 urtetik hona gehien hartzen den kafearekin.

1885ean sortu zen eta salmentetan lider da iparralde guneko etxeetan. Fortaleza Kafea izan zen euskal etxeetara kafea eraman zuen lehenengo euskal enpresa. Euskal Herritik kanpo izan duen hazkunde-politika hori, tradizioa eta berrikuntza uztartuz, belaunaldiz belaunaldi gorde da, eta horretarako, alde batetik, kafearen goi mailako kalitatean oinarritu da, eta bestetik, Eduardo Alkorta Gerenteak dioen moduan ‘euskaldunak izateaz gain ekintzaileak, irekiak eta unibertsalak izatearen bultzada’ izan du.