Mendeurren polo alderantzikagarria
Aurten jada ehun urte bete dira gure taldeak bere kamisetan zuria eta gorria erabili zituenetik….
Aurten jada ehun urte bete dira gure taldeak bere kamisetan zuria eta gorria erabili zituenetik. Irunen izan zen, 1910eko urtarrilaren 10ean. Arratsalde horretan Amuteko zelai inauguratu berrian, bertako Sportingen aurkako partidan, gure taldeak aurreko urdin eta zuridun elastikoa baztertu zuen bere legenda zurigorriari ekiteko.
Ospatzeko asmoz edo, Umbrok Athletic Cluben laguntzarekin, polo alderantzikagarria kaleratu du. Alde batetik kamiseta zurigorria dago eta, bestetik, lepo gorridun poloa bihurtzen da eta bere bizkarrean zurigorriz lehendabiziz jantzi zirenen izenak agertzen dira: Asuero, Amann, Arzuaga, Eguren, Jose Mª Belauste, Villaamil, Luis Hurtado, Sabino Laca, Severino Zuazo, Iceta eta Arteche.
Polo alderantzikarria, ehuneko ehunean kotoiez egina, apirilaren 21etik aurrera, hau da asteazkenetik aurrera, eskuragarri izango da gure denda ofizialetan. Helduentzat tailak XS-tik XXL-ra doaz (salneurria 59,00€an) eta polo alderantzikagarria junior 12 tailatik 14ra doa (salnureria 58€).