Athletic Club

La Casillan azken partida

La Casillan azken partida

La Casillan jokatuko den azken partida Athletic Club-Bartzelona izango da, hamalaugarren jardunaldiari dagokiona, apirilaren 23an…

La Casillan jokatuko den azken partida Athletic Club-Bartzelona izango da, hamalaugarren jardunaldiari dagokiona, apirilaren 23an 19:00etatik aurrera. Irabaziz gero, Athletic Clubek Valentzian ekainaren 17tik 19ra jokatuko den Kopako fase finalerako txartela eskuratuko luke.

Placido Bilbaok honako jokalariak deitu ditu: Juanjo Valencia, Gorka Sangroniz, Oskar Vales, Andoni Lacabeg, Patxi Ferreira, Oskar Alkorta, Aitor Larrazabal, Jon Perez ‘Bolo’, Alvaro Perez, Julen Guerrero eta hauekin batera Juanjo Campa, Juan Jose Campa, Rafa Dehesa eta Fernando Elguea egongo dira.