Athletic Club

Susaeta eta Gabilondo, prentsa aretoan

Susaeta eta Gabilondo, prentsa aretoan

Markel Susaeta eta Igor Gabilondo protagonistak izan dira Lezamako prentsa aretoan apirilaren 23an, ostiralean.Susaetak esan…

Markel Susaeta eta Igor Gabilondo protagonistak izan dira Lezamako prentsa aretoan apirilaren 23an, ostiralean.

Susaetak esan duenaren arabera: “Zaragozaren aurkako puntua ona bihurtzeko, Iruñean irabazi beharra daukagu. Ziur nago partida gogorra, beroa izango dela, horrelako partidak beti diren moduan. Talde biok puntuak behar ditugu, beraz, presioa antzekoa izango da. Derbi bat astelehenean jokatzea berdin zaigu”.

Gabilondok, bere aldetik, zerau esan du: “Iruñean irabazi behar dugu Europan sartzeko borrokan segitzeko. Lehendabiziko gola egiten duenak hiru puntuak eskuratzeko urrats handia emango luke, baina ez erabakiorra. Borroka latza dago Uefa postua lortzeko eta puntuetaz gain, Osasunaren aurkako lehia derbia eta partida berezia da”.