Athletic Club

Koikili eta Gurpegi, prentsa aretoan

Koikili eta Gurpegi, prentsa aretoan

Koikili Lertxundi eta Carlos Gurpegi protagonistak izan dira Husa Jardines de Albia Hoteleko prentsa aretoan…

Koikili Lertxundi eta Carlos Gurpegi protagonistak izan dira Husa Jardines de Albia Hoteleko prentsa aretoan maiatzaren 3an, astelehenean.

Atzelariak zerau esan du: “Itxaropen handiak genituen, baina dena maldaz gora ipini da, kolpe gogorra izan da bai. Estrategia izan da erabakiorra eta ez gasolina falta. Orain aukera gutxiago daukagu, baina egon, badaude. Asteazkenean Malagak lan asko emango digu, atzean sendo egotera etorriko baitira, baina haien bila irten beharko ea erasoko jokoan etxean erakutsi dugun maila berreskuratzen dugun”.

Erdilariak zerau esan du: “Berriz talde baikorra izan beharko dugu, gogor hasten eta markagailuan aurrea hartzen duena. Mallorcaren aurka gure asmoa bigarren zatian arerioa estutzea zen, baina gol biak segituan heldu ziren eta hortik aurrera komeriak hasi ziren. Bizitza honetan ez dudala etsi behar erakutsi didate, zeren eta egin izanez gero ez nengoke hemen. Falta diren partida guztiak azkena balitz bezala borrokatu behar dugu”.