
Liwro-ko futbol zelaia posiblea izango da
Liwro-ko futbol zelaia posiblea izango da
“Ezinezko Partida”-ren diru bilketa, Liwro herrian (Kongoko Errepublika Demokratikoa) futbol zelai bat eta aldagelak eraikitzeko…
“Ezinezko Partida”-ren diru bilketa, Liwro herrian (Kongoko Errepublika Demokratikoa) futbol zelai bat eta aldagelak eraikitzeko balioko du, San Mameseko ekitaldia arrakastatsua oso izan zelako. Giro ezinobea San Mamesen bizi izan ahal genuena, zaleen jarrera paregabea eta parte hartu zuten guztiek partida une ahaztuezina, amets bat azken finean, bihurtu zutelako. Bertaratu ziren guztiek Athletic sentimendua guztiz azaleratu zuten, ordu luzea iraun zuen ekitaldia arrakastasua eta batez ere alaitasunez beterikoa izan zelako.
Athletic Clubek eta Athletic Club Fundazioak eskerrak eman nahi diote bere laguntzarekin ekitaldi paregabea egitea lortu duten pertsona, instituzio eta erakunde guztiei, baita orain hasiko den proiektu solidarioa egia bihurtzeraino- aldagela berriak ikasgelak ere izango bait dira -. Datozen egunotan horren berri eskainiko dugu. Esker on hauek ez dira hor amaitzen eta Athletic Clubek eta Fundazioak pasa den astelehenean San Mamesen egon ziren zale guztiei eskainitakoa da ere, aurrez aurretik espero zen jende kopurua baino handiagoa izan zen-eta, berriro ere Athletic Clubeko zalegoa munduan bakarra dela erakutsiz.