
Etxeberriari eginiko omenaldiak oihartzun handia izan du
Etxeberriari eginiko omenaldiak oihartzun handia izan du
“Ezinezko partida: Joseba Etxeberriari omenaldia”ren arrakasta ukaezina izan da eta inguruko hedabideetan izan duen oihartzunaz…
“Ezinezko partida: Joseba Etxeberriari omenaldia”ren arrakasta ukaezina izan da eta inguruko hedabideetan izan duen oihartzunaz baino haratago doa. Mundu osoko telebista, egunkari eta web orrietan tarteak eskaini bait dizkiote. Hauen artean honako hauek azpimarra ditzakegu, New York Timeseko on line bertsioa, Ingalaterrako Telegraph, Tour Four Two ingeles aldizkaria, Ingalaterrako Metro doako egunkaria eta, besteak beste, Errumania, Turkia, Argentina eta Txinako hainbat hedabideetan.
Halaber, “hedabide berri”etan, Berria arrakastatsua suertatu da. Youtuben agertzen diren bideoek milaka aldiz erreproduzitu dira. Era berean, mundo osoko futbol taldeko foroetan, -Manchester United eta Liverpoolenak esaterako – eta era guztietako blogetan berria komentatu dute. Gauza bera gertatu da Digg edota Meneamen, aipamena bozka asko jasoz, partidaren irudiak ziragarriak zirela aipatuz.
Azkenik, maiatzaren 19an, asteazkenean, BBC Irratiak Fernando Garcia Macua presidenteari elkarrizketa zuzenean egin zion, omenaldi bereziaren nondik-norakoak azalduz eta Athletic Clubeko kirol filosofiaren ardatzak gogora ekarriz.
