Athletic Club

Elkarizketarako jardunaldia

Elkarizketarako jardunaldia

Hobest eta Itzarri aholkularitza enpresek, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzaz antolatuta-ko elkarrizketarako jardunaldiak, maiatzak 26an gauzatu…

Hobest eta Itzarri aholkularitza enpresek, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzaz antolatuta-ko elkarrizketarako jardunaldiak, maiatzak 26an gauzatu ziren arratsaldeko 18:00etan. Donostiako Enpresa Eskolako ekitaldi aretora hurbildu ziren 90 pertsonak, kudeaketa sistema parte hartzaileak duen hainbat ezaugarri eta esperientzitan murgildu ziren. Enpresa eta kirol mun-duan erreferente diren pertsonen hitzak parte hartzaileen iritziekin nahastu eta jardunaldi bene-tan interesgarria gauzatu zen aipatutako unibertsitatean.

Mahai inguruan parte hartu zuten pertsonak Maite Darceles (Hobest-eko aholkularia), Koikili Lertxundi (Itzarri Gestión del Conocimientoko koordinatzailea eta Athletic Club-eko jokalaria), Mikel Etxarri (Real Sociedadeko Kirol zuzendari ohia eta Gipuzkoako futbol entrenatzaileen eskolako irakaslea), Iñigo Chaurreau (Donostiako Enpresa Eskolako ikaslea, Euskadiko Txi-rrindulari elkarteko Zuzendari Teknikoa eta txirrindulari ohia), Jose Ramon Guridi (Gipuzkoako Berrikuntza eta jakintzaren Gizarteko Foru Diputatua) eta moderatzaile gisa Iñaki Heras-ek (Enpresen antolakuntza saileko irakaslea eta Donostiako Enpresa Eskolako Zuzendaria), parte hartu zuten.

Jardunaldi honek, erakundeetan pertsonen parte hartzearen eta ezagutzaren inguruko eztabai-da nahiari erantzuten zion. Mahai inguruaren formatua erabili zen, parte hartzaileen inpresio, iritzi eta esperientziak elkar trukatzeko aukera emanez, eztabaida emankor eta eraikitzailea sortu zelarik.