Igor: ‘Lan eskerga egin beharko dut’
Athletic Clubek Igor Martinez fitxatu du.Athletic Clubek eta Deportivo Alaves KEAk akordioa erdietsi dute gaur,…
Athletic Clubek Igor Martinez fitxatu du.
Athletic Clubek eta Deportivo Alaves KEAk akordioa erdietsi dute gaur, maiatzaren 26an, eta horren arabera Igor Martinez Caseras jokalariak gure klubean jardungo du datozen hiru denboraldietan, hau da, 2013ko ekainaren 30era arte.
Igor Martinez 1989ko uztailaren 19an jaio zen Gasteizen, 1’70 metroko garaiera dauka eta 65 kiloko pisua. Hauek dira lehendabiziko hitzak Athletic Clubarekin akordioa itxi eta gero. Jokalariak hauxe dio: “Pozarren nago eta ilusioz beterik Athleticarekin akordioa sinatzeagatik eta konponketa lehenbailehen etorri delako”.
Bilbao Athleticeko fitxa izango du, baina lehen taldearekin denboraldiaurreari ekingo dio uztailaren 9az geroztik: “Lan eskerga egin beharko dudala jakin badakit, Athletic bezalako klub batean lehiakortasun ikaragarria dago-eta. Dena den, lasaitasunez, konzentraturik eta umiltasunez egin beharko dut. Horrela eginez gero, edozein gauza gerta daiteke”.
Halaber, Alavesen taldekide izan zuen Oscar de Marcosen esperientzia dauka begibistan: “Jada berarekin hitz egin dut eta aurki ditzakedan zailtasunetaz ohartu nau. Lana sakrifizioarekin batera bide bakarra dela azpimarratu dit”.
Horretaz gainera, Mikel San Jose, Eneko Boveda, Iñigo Perez eta Euskadiko selekzioan ezagutu dituen beste batzuk ekarrri ditu gogora. Era berean, fitxaketa lehenbailehen egitea nahiago zuela esan du: “Lasai egoteko eta orain falta zaidan bakarra da dena eskaini didaten Alavesi eta bere zalegoari nire esker ona ematea”.
Azkenik, bere burua definitzean “langile, dinamikoa, gatza eta piperra duen jokalaria” dela uste du. Punta erdian jokatzea du gustoko, baina aurrelari gisa eta hegaletan ere aritu da.
2007-08 – Alaves – 2ªA – 18 ligako partidak eta gol bat
2008-09 – Alaves – 2ªA – 34 ligako partidak eta hiru gola
2009-10 – Alaves – 2ªB – 35 ligako partidak eta zortzi gola
Argazkia: canalmendizorroza.com