Athletic Club

Athletic Clubek Agirre lehendakariarekin bat

Athletic Clubek Agirre lehendakariarekin bat

Jose Antonio Agirre y Lekube, lehen lehendakariaren heriotzaren 50. urtemuga dela-eta, Batzorde Antolatazailea sortu zen…

Jose Antonio Agirre y Lekube, lehen lehendakariaren heriotzaren 50. urtemuga dela-eta, Batzorde Antolatazailea sortu zen 2009an eta osatzen dutenen artean Athletic Club dagoenez, honako ekitaldi hauek antolatu ditu:

Maiatzaren 31an, astelehenean, 19:00etan, Athletic Clun Museoan (San Mames, 26. atea) “José Antonio Aguirre, futbolari – lehendakari” erakusketa inauguratuko da. Erakusketa txiki honetan Agirrek Athletic Clubeko lehen taldean utzitako aztarnarik esanguratsuenak gogoratzen dira: amateur ezaugarria, lorpenik handienak, goitizenaren zergatiak eta, jada Athletic Clubetik at, futbolak bere alde politikoan izan zuen eragina eta, konkretuki, 1937ko euskal selekzioaren antolakuntzan izan zuen eragina. Bertan Fernando Garcia Macua presidentea eta Sabino Arana Fundazioaren presidentea den Juan Maria Atutxa present egongo dira.

Halaber, ekainaren 2an, 19:00etan, Ibaiganeko harrera gelan, Alberto Lopez Echevarrieta bilbotar kazetari ezagunak “Jose Antonio Agirre, historiadun futbolaria” lelopeko hitzaldia eskaini du. Bertan Agirre futbolariaren bizitza errepasatu du, 1920ko hamarkadan Bilbon gertatutakoa aipatzeaz gain.