
Kale-futboleko txapelketaren inaugurazioa
Kale-futboleko txapelketaren inaugurazioa
“Kale-Futboleko Estatuaren II. Txapelketa Etxerik Gabeko Pertsonentzat” ospatuko da Lezamako kirol instalazioetan ekainaren 12an, larunbatean.Rais…
“Kale-Futboleko Estatuaren II. Txapelketa Etxerik Gabeko Pertsonentzat” ospatuko da Lezamako kirol instalazioetan ekainaren 12an, larunbatean.
Rais Euskadi GKE-ak antolatuta, Fundacion Athletic Club Fundazioaren babespean, Raisek Estatu espainiarreko zenbait hiritan mantentzen dituen etxerik gabeko pertsonez osaturiko taldeak arituko dira txapelketan, tartean, Bilbo, Donostia, Madril, Valentzia, Murtzia, Alcobendas, Mostoles eta Sevillakoak.
Irekitze ekitaldia 10:30ean hasiko da, eta bertan izango dira agintariak eta ordezkari instituzionalak. Ekitaldian, Athletic Clubek harrera egingo die talde guztiei eta, ostean, ohorezko sakea egingo du Rais Fundacion Athletic taldearekin egunero entrenatzen den ume batek, normaltasuna eta integrazioaren sinboloan nahi gabe bihurtu denak.
Geroago, 10:45etatik 14:30etara bitartean aurretiko fasea jokatuko da, finalerdiak 16:30ean eta finala 18:00etan izango direlarik. Sari banaketaren ekitaldia 18:30ean egingo da.