Athletic Club

Olhanensek 1 Athletic Clubek 3

Olhanensek 1 Athletic Clubek 3

Joaquin Caparros entrenatzaileak honako hamaikako hau aurkeztuko du Olhanenseren aurka: Iraizoz, Ramalho, Castillo, Aitor Ocio,…

Joaquin Caparros entrenatzaileak honako hamaikako hau aurkeztuko du Olhanenseren aurka: Iraizoz, Ramalho, Castillo, Aitor Ocio, Ustaritz, Iturraspe, David López, Orbaiz, Díaz de Cerio, Balenziaga eta Ibai. Aulkian Gurpegi, Urtzi, Igor Martinez, Aurtenetxe eta Iñigo Perez egongo dira.

Olhanense: Verissimo, Maynard, Mauricio, Anselmo, Sthephane, Vinicius, Delson, Paulo Sergio, Toy, Clecio eta Yontcha.

Epailea Lancharro Aranda da, eta Rodriguez eta Alvarez, laguntzaileak.

21:00. Hasi da partida.

(14′) Balenziagaren jaurtiketa atezainak harrapatu du.
(30′) Mauriciok falta bat jaurti du eta Iraizozek harrapatu du.
(32′) 0-1. GOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOLA. Ustaritzek. David Lopezen falta jaurtiketa eta Ustaritzek buruz sareetara bidali du.
(38′) Balenziagak arrasean gutxigatik kanpora ezkerrez jaurti du.
(42′) Clecioren erdiraketa-jaurtiketa Iraizozek harrapatu du.

ATSEDENALDIA

22:01 Hasi da bigarren zatia. Olhanense taldeak bost aldaketa egin ditu.
(56′) Balenziagak buruz langa gainetik Ibairen pasea errematatu du.
(57′) Igor Ibairen ordez.
(61′) Perez eta Gurpegi Balenziaga eta Iturrasperen ordez
(61′) Olhanenesek hiru aldaketa egin ditu.
(63′) 0-2. GOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOLA. Korner jaurtiketa. Igor Martinezek buruz errematatu du eta atezainak barruan baloia ikutu duen arren, Gurpegik barrura errematatu du.
(70′) 1-2. Djalmir-ek falta jaurtiketa ederra bota du hesiaren gainetik gola egiteko.
(77′) 1-3. GOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOLA. Orbaizen pase sakona Igor Martinezi eta horrek atezainaren irteera gainditu du De Ceriori baloia uzteko eta aurrelariak bakar bakarrik hirugarrena egin du.
(78′) Aurtenetxe Castilloren ordez

AMAIERA