Athletic Club

Arrakasta osoa Ingalaterrako Campusean

Arrakasta osoa Ingalaterrako Campusean

Aurten, Athletic Campusaren eskaintzan izandako berritasunen artean, Athletic Club Fundazioak kirol eta hizkuntzen campusa antolatu…

Aurten, Athletic Campusaren eskaintzan izandako berritasunen artean, Athletic Club Fundazioak kirol eta hizkuntzen campusa antolatu du Ingalaterran, kirolaren praktika eta Athletic baloreen sustapena eta ingelesaren ikastaldi trinkoa jarduera beran bat egiteko asmoz.

Gauzak horrela, berrogei neska eta mutilek Leicesterko Unibertsitatearen aparteko ingurunean jarduera intentsibo batez gozatzeko aukera izan dute hamabost egunez, uztailaren 5etik 19ra arte.

Egunero bi orduko lan saioan futbolean aritu eta hiru orduko ingeleseko klaseak emateaz gain, Ingalaterrako Campusean Londres, Manchester eta Leicesterra txangoak eta museoetara, Umbro lantegira edota Old Trafford futbol zelai mitikora bisitaldiak egin dituzte.

Gurasoen aldetik ekimenak izan duen erantzun itzela dela eta, eta parte hartu duten umeek bizi izan duten ahaztezineko esperientzia ikusita, Fundazioak egitasmoa antolatzen segituko du datorren urtean.