Athletic Club

Alcorcon-Athletic Club, Kopan

Alcorcon-Athletic Club, Kopan

ErreakzioakAthletic Clubek Kopako final hamaseietako jokatuko du Alcorconen aurka, gaur egin den zozketaren arabera. Orain…

Erreakzioak


Athletic Clubek Kopako final hamaseietako jokatuko du Alcorconen aurka, gaur egin den zozketaren arabera. Orain arte ipinitako datak hauek dira: Urriaren 27a, Alcorconen eta azaroaren 10a San Mamesen.

Beste kanporaketak:

Murtzia-Real Madril
Real Union-Sevilla
Logroñes-Valentzia
Ceuta-Bartzelona
Pdvo.Ejido-Vila-real
Universidad Las Palmas-At.Madril
Portugalete-Getafe
Betis-Zaragoza
Xerez-Levante
Kordoba-Racing
Valladolid-Espanyol
Real Sociedad-Almeria
Osasuna-Deportivo
Hercules-Malaga
Mallorca-Sporting

Joaquin Caparros: “Jarduera ona dauka Alcorconek Kopan, batez ere iazko denboralditik hona eta, beraz, errespetatzen dugu. Iazko denboraldiko Kopan Real Madrilek egin zuen ez errepikatzea da gure asmoa, baina ezta ere geuk egin genuena, beste talde madrildar batek, Rayo Vallecano, kanpoan utzi bait zigun. Oraindik denbora asko falta da Koparako eta gure buruan Bartzelona baino ez dago”.

David Lopez: “Zaila da oso, igo berria da-eta, baina batez ere iazko Kopa bikaina egin zuelako, Real Madril kanpoan utziz. Ona da joaneko partida etxetik kanpo jokatzea, baina horrek ez du ezer ez ziurtatzen, iazkoan ere Rayo Vallecanoren aurka ikusi genuen moduan”.

Andoni Iraola: “Kanporaketa zaila izango da. Azken finean ez dakizu hobeagoa den Bigarren Mailako baten aurka jokatzea ala Lehen Mailako baten aurka, nahiz eta gure kasuan behintzat itzuleko partida San Mamesen zirutaturik daukagun. Alcorcon talde sendoa da eta zailtasun asko jarriko dizkigu, baina orain burua eta arreta Ligan jarri behar ditugu”.

Gorka Iraizoz: “Zaila, batez ere euren zelaian, soberan erakutsi dutenez, baina lehiaketa hau urrun heltzen saiatzeko aprobetxatu behar dugu”.