San Mameseko palkoa
San Mameseko palkoan, FC Bartzelonaren aurkako norgehiagoka ikusteko, Jose Luis Bilbao, Bizkaiko ahaldun nagusia; Iñaki…
San Mameseko palkoan, FC Bartzelonaren aurkako norgehiagoka ikusteko, Jose Luis Bilbao, Bizkaiko ahaldun nagusia; Iñaki Azkuna, Bilboko alkatea; Carlos Aguirre eta Rafael Bengoa; Eusko Jaurlaritzako kontseilariak, Antonio Basagoiti, Euskal Herriko Alderdi Popularraren presidentea; Imanol Landa, Getxoko alkatea; Josu Erkoreka Kongresuan diputatua; Juan Maria Aburto, Giza Ekintzako diputatua eta Bilboko Udalan zinegotziak diren Txema Oleaga, Alfonso Gil, Julia Madrazo , Beatriz Marcos eta Eduardo Maiz egon dira.
Halaber, Juan Maria Atutxa, Sabino Arana Fundazioaren presidentea; Antonio Fraguas ‘Forges’, Jesus Zuletekin batera; Juan Carlos Matellanes, OLBEren presidentea; Jose Manuel Esnal ‘Mane’, Athletic Clubeko entrenatzaile ohia , Juan Maria Nin, La Caixako zuzendari orokorra eta Javier Leanizbarrutia, Bilboko zenzen plazako sendagilea.
Azkenik, Angela Hilton, Fred B. Pentlanden alabak, oroigarria jaso zuen gure klubeko presidentearen eskutik.