Athletic Club

Igor Martinez eta Llorente, prentsa aretoan

Igor Martinez eta Llorente, prentsa aretoan

Igor Martínez eta Fernando Llorente protagonistak izan dira San Mameseko prentsa aretoan irailaren 30ean, ostegunean.Gasteiztarrak…

Igor Martínez eta Fernando Llorente protagonistak izan dira San Mameseko prentsa aretoan irailaren 30ean, ostegunean.
Gasteiztarrak zerau esan du: ‘Ondo nago, ea entrenatzaileak ni aukeratzen segitzen duen eta bitartean lanean buru-belarri. Lasai egoten saiatzen ari naiz, prentsa gehiegi ez irakurri eta entrenamenduetan ahalik eta hobekien egiten. Jokatzen segitzen baldin badut, primeran, eta beste taldekide bat baldin bada, ere. Zelaian dena ematen saiatzen ari naiz eta Fernando Llorentek uzten dituen hutsuneak aprobetxatzen’.

Bere aldetik, aurrelariak pozarren dagoela espainiar selekzioaren deiarengatik esan du eta baita ere belauneko ondoeza gaindituta daukala. ‘Egun Valentziako partidarengan soilik dugu burua. Partida on bat egin nahi dugu eta irabazi. Igor Martinezekin ondo konpontzen ari naiz’, adierazi du.