Ohiko Batzar Nagusia
Athletic Clubeko Zuzendaritza Batzak Gizarte-estatutuetako 19, 23 eta 54.2 artikuluetan jasotzen denez, Athletic Clubeko bazkide…
Athletic Clubeko Zuzendaritza Batzak Gizarte-estatutuetako 19, 23 eta 54.2 artikuluetan jasotzen denez, Athletic Clubeko bazkide konpromisarioei dei egiten die Ohiko Batzar Nagusian parte har dezaten. Batzarra Bilbon egingo da, Euskalduna Jauregian, 2010ko urriaren hogeita batean, ostegunean, 19:15etan lehenengo deialdian eta 19:30etan bigarren deialdian, ondoko gai zerrendaren arabera:
LEHENA: Aurreko ihardunaren Kontuak, Txostena, Balantzaren eta aurreko ihardun ekonomikoari dagokion Kudeaketaren onarpena, horrela erabakitzen bada.
BIGARRENA: Hurrengo Ekitaldi Ekonomikorako prestatu den Aurrekontuaren onarpena, horrela erabakitzen bada, kuoten egokitzapena barne.
HIRUGARRENA:. Zuzendaritza Batzak proposaturiko kide berriak batzakide gisa baieztatzea, horrela erabakitzen bada.
LAUGARRENA: San Mames Barriari buruzko informazioa.
BOSTGARRENA: Zuzendaritza Batzaren egitasmoak eta proposamenak.
SEIGARRENA: Bazkideek egin litzaketen proposamenak, baldin eta Batzarra ospatu baino bost egun lehenago aurkeztu badira eta bazkide konpromisarioen %10ek edo bozka emateko eskubidea duten bazkideen %2ek sinaturik badatoz.
ZAZPIGARRENA: Eskari-galderak.
Halaber, ondoko alderdien berri ematen diegu bazkideei:
Lehenengoa: Athletic Cluben indarreko Gizarte-estatutuen 27. artikuluak arautzen duenaren arabera, batzarra baliozkotasunez eratuko da, lehen deialdian, batzarreko kide guztien erdia gutxienez agertzen bada. Bigarren deialdian, nahikoa da batzarreko kide guztien ehuneko hamar agertzea.
Bigarrena: Athletic Cluben indarreko Gizarte-estatutuen 31. artikuluak arautzen duenaren arabera, batzar honetako agiri guztiak bazkideen eskura daude Athletic Cluben egoitzan.
Hirugarrena: Hautestontziak irekiko dira Batzarra indarrean dagoen unetik bertatik eta itxiko dira parte hartzaileen hitzak amaitu eta zentzuzko tartea utzi ostean.
Laugarrena: Giza Estatutuen 25. artikuluaren arabera, NANa aurkeztea eskatuko da Batzar Nagusia egingo den aretora sartu ahal izateko.