Carlos Gurpegi, prentsa aretoan
Carlos Gurpegi protagonista izan da Lezamako prentsa aretoan urriaren 4an, astelehenean. Erdilariaren aburuz, ‘nola jokatu…
Carlos Gurpegi protagonista izan da Lezamako prentsa aretoan urriaren 4an, astelehenean. Erdilariaren aburuz, ‘nola jokatu behar ez denaren adibidea bilatzen baldin badugu, Mestallako lehen 35 minutuetan aurki dezakegu. Goian presionatu behar genuen eta ez genuen egin. Cesar-ek baloia bere zentralekin jokatzen zuen eta horrela ez goaz inora. Partida bi jarraian galdu eta gero zentzazioak ez dira onenak, baina hobetzeko lan egin behar dugu. Gure esku dago berriro gerta ez dadin’.