Athletic Club

Jokalarien egoera

Jokalarien egoera

Fernando Amorebieta: Eskumako izterreko erdiko aduktorearen haustura. Fisioterapiako lanari ekin dio.Javi Martínez: Ezkerreko izterraren kanpo…

Fernando Amorebieta: Eskumako izterreko erdiko aduktorearen haustura. Fisioterapiako lanari ekin dio.

Javi Martínez: Ezkerreko izterraren kanpo aldean kolpea. Egindako erresonantzian (Madril, urriak 4) kanpoko bastoa eta krural muskuloen arteko ubeldura hematoma ikusten zen. Atzo ezkeroztik fisioterapia eta berregokitzapen lanarekin hasi da.

Jon Aurtenetxe: Eskumako sorbaldan duen ondoeza dela-eta, urriaren 6an, aztertuko zaio.

Ustaritz Aldekoaotalora: Eskuin belauneko alboko kanpoko lotailuan zartadura. Hobera doa eta berregokitzapen lanarekin jarraitzen du.

Aitor Ocio: Atzoko egunean, urriak 5, eta gaur, urriak 6, taldetik aparte aritu da eskumako izterreko aduktoreetako gainkarga dela-eta.

ATHLETIC CLUB ZERBITZU MEDIKOAK