Athletic Club

Manchesterrera bidaiaren irabazlea

Manchesterrera bidaiaren irabazlea

Athletic Clubek, Umbro eta Iberia Bidaiakekin batera, antolatu berri duen Manchesterrera bidaiaren zozketaren irabazlea, Xabier…

Athletic Clubek, Umbro eta Iberia Bidaiakekin batera, antolatu berri duen Manchesterrera bidaiaren zozketaren irabazlea, Xabier Corrales izan da. Saria Manchesterrera bi pertsonentzako bidaia da, honako hauek barne: City of Manchester futbol zelaian 2010eko urriaren 24an jokatuko den Manchester City eta Arsenalen arteko partida ikustea, hotelean egonaldia eta Umbroko bulegoetatik bisitaldi gidatua.

Zozketan gure sei denda ofizialetan denboraldi honetako, hau da 2010/11, Umbroko elastiko ofiziala (lehena edota atezainarena) erosi duten guztiek parte hartu dute. Irabazle suertatu den erosketa Artea Merkatal gunean dagoen denda ofizialean egin zen.

Xabier Corrales eta Ane Corralesek, kupoi irabazlea bete zuena, saria hartu dute Angel Martin, Iberia bidaiakeko merkatal zuzendaria, eta Emma Fernandez, Athletic Clubeko merkatal saileko partaidearen eskuetatik.