Athletic Club

Emakumezkoen futbolaren I. Ikastaroa

Emakumezkoen futbolaren I. Ikastaroa

Emakumezkoen futbolean sinatu den hitzarmenaren bitartez, Athletic Clubek aro berri bati hasiera eman dio, Bizkaiko…

Emakumezkoen futbolean sinatu den hitzarmenaren bitartez, Athletic Clubek aro berri bati hasiera eman dio, Bizkaiko emakumezkoen oinarrizko futbolaren heziketan laguntzeko konpromisoarekin bat eginez.

Emakumezkoen futbolaren I. Ikastaroa da bilakatu beharreko puntu bat, eta Lezaman, bi jardunalditan eta bizkaitar klubetako entrenatzaileei zuzenduta egingo da. Datorren ostiralean, urriak 22, izango da lehena honako egitarauarekin:

• 17:00 – 17:30 Emakumezkoen Futbolaren Hitzarmena (IÑIGO JUARISTI – Athletic Clubeko emakumezkoen futbolaren Koordinatzailea).
• 17:30 – 18:30 Elikadura (TOSCANA VIAR – Athletic Clubeko Elikatzailea).
• 18:30 – 19:00 Etenaldia.
• 19:00 – 20:00 Programazio Unitateak. Baldintzazko Lan Saioa: proposamen praktikoa. (MARKOS AMADO – Athletic Clubeko Gazteen Ohorezko Mailaren Prestatzaile Fisikoa).
• 20:00 – 21:00 Teknika / Taktika (TXUS GOJENURI – Athletic Clubeko Haurren Gorenaren Entrenatzailea).

Bigarren jardunaldia ostiralean, urriak 29, egingo da honako hizlariekin

• 17:00 – 18:00 Araudia (XABIER LOSANTOS OMAR – Lehen Mailako epaile ohia).
• 18:00 – 19:00 Atezainen lan saioa (LUIS LLOPIS – Athletic Clubeko lehen taldeko atezainen Entrenatzailea).
• 19:00 – 19:30 Etenaldia.
• 19:30 – 20:30 Lesioak eta Lehen Laguntza (ITZIAR LEJONA – Athletic Clubeko Kanpoko Proiektuaren Sendagilea).
• 20:30 – 21:30 Lesioen Prebentzioa (NEREA DÍAZ – Athletic Clubeko emakumezkoen taldeetako Berregokitzailea).