Ibai Gomezi ebakuntza egin diote
Fernando Amorebieta: Eskuin hankako adduktorearen haustura.David Lopez: Ezker hankako adduktorearen haustura.Arestian aipatzen diren jokalariak hobera…
Fernando Amorebieta: Eskuin hankako adduktorearen haustura.
David Lopez: Ezker hankako adduktorearen haustura.
Arestian aipatzen diren jokalariak hobera doaz.
Ibai Gómez: Belaunburuaren zartadura. Mikel Sanchez sendagileak ebakuntza egin dio gaur Gasteizeko USP eritetxean ezker belaunburuko zartadurarekin batera jazo zituen lesioak konpontzeko. Aipaturiko belaunburua birzentratu da eta batera zeukan lesion kondriala artroskopiaren bitartez konpondu zaio. Ebakuntzaren osteko prozesuak ondo darrai eta jokalaria eritetxean igandera arte egongo da. Datorren astean berregokitzapen prozesuari ekingo dio, lau eta bost hilabete bitartekoa izan daitekena.
Aitor Ocio: Tendinosia eskuin bizepsean. Eskuin bizepsean zeukan tendinopatiaren birzorroztearekin bat datorren sintomatologia dauka. Taldeak baino intentsitate gutxiagorekin egiten du lan.
ATHLETIC CLUB ZERBITZU MEDIKOAK