Juan Manuel Delgaroren adierazpenak
Juan Manuel Delgadok, Athletic Clubeko batzakidea, adierazpen batzuk egin ditu gure web orrian Sevilla FC-Athletic…
Juan Manuel Delgadok, Athletic Clubeko batzakidea, adierazpen batzuk egin ditu gure web orrian Sevilla FC-Athletic Club partidan gertatutakoa ikusita, orain arte pairatzen ari garen epaileen lanaren ildotik. Zehazki, honako hauek esan ditu: “Athletic Clubek 112 urteko historia dauka eta betidanik epaileekiko errespeturik handiena erakutsi du, baina badirudi azken bolada honetan epaileek ez dutela gure klubarekiko errespetu bera erakusten”.
Delgadoren aburuz, “denboraldi honetan bat gutxiagorekin uztea erraza dela oso ikusi da eta baita ere partida pixkanaka baldintzatzen duten erabakiak pairatzea, legalak diren golak baliogabetzea etab… Sailkapenaren erditik gora gabiltzan taldea izanik, estatistika bitxiak dauzkagun, esaterako epaile berberarekin hogei norgehiagoka jokatu eta bakar bakarrik hiru irabazi.
Azkenik honako hau argi eta garbi utzi nahi izan du: “Gure kezkak ez du esan nahi batzutan arerioa hobea ez denik, baina atzo bezalako lana ez sinisteko modukoa da”.