Jokalarien egoera
Ibai Gomez: Asteburuan ebakuntza egin zioten eritetxean ingresaturik eta zaintzapean egon da. Antibiotikoak eman dizkiote…
Ibai Gomez: Asteburuan ebakuntza egin zioten eritetxean ingresaturik eta zaintzapean egon da. Antibiotikoak eman dizkiote azaroaren 5ean Lezamara sukarrak jota joan baitzen. Gaur egun bere egoera ona da, sukarrik ez dauka eta datozen orduetan etxera itzultzea espero da.
Markel Susaeta: Atzo azaroaren 7ko partidan kolpea hartu zuen bere ezker izterrean. Ezintasun funtzionala eta min handia du. Baja da. Bilakaeraren zain.
Fernando Amorebieta: Urriaren 5etik hona baja da eskuin hankako aduktore ertainean duen hausturaren ondorioz. Bere bilakaera gorabeheratsua izan da eta azken lau egunetan berregokitzaileekin lan gehiago egin du inolako min aipagarririk sentitu barik.
Aitor Ocio: Tendinosisak jota dago eskuin besoko bizeps brakialaren tendoian. Atseden erlatiboan dago eta tratamendu berezia ematen zaio, IMQ-ko Ajuriaguerrako zentroarekin batera. Aurreikuspenaren arabera, gero eta lan berezi gehiago egingo du.
ATHLETIC CLUB ZERBITZU MEDIKOAK