Athletic Club

Real Madril-Athletic Club partidarako sarrerak

Real Madril-Athletic Club partidarako sarrerak

Athletic Clubek azaroaren 18an, ostegunean, jarriko ditu San Mamesen, Real Madrid eta Athletic Cluben artean…

Athletic Clubek azaroaren 18an, ostegunean, jarriko ditu San Mamesen, Real Madrid eta Athletic Cluben artean azaroaren 20an, larunbatean, Santiago Bernabeu futbol zelaian jokatuko den partidarako sarrerak salgai bere bazkideentzat. Sarrerak San Mames futbol zelaiko txarteldegietan hartu ahal izango dira. Pertsona eta karnet bakoitzeko gehienez bi sarrera salduko dira, sarrera guztiak agortu arte.

Txarteldegien ordutegia honako hau izango da: 10:30etatik 13:30etara eta 17:30etatik 20:00etara. Sarreren prezioa 50 eurotakoa da.

Soberan baleude publikoarentzat ipiniko lirateke salgai ostiralean, irailak 19, 10:30etatik 13:30etara, bi sarrera pertsoneko.