Bartzelona – Athletic Club, Kopan
Athletic Clubek Kopako final zortzirenak jokatuko du Bartzelonaren kontra, gaur egin den zozketaren arabera. Bertan…
Athletic Clubek Kopako final zortzirenak jokatuko du Bartzelonaren kontra, gaur egin den zozketaren arabera. Bertan Fermin Palomar presidenteordea izan da gure klubaren ordezkaria. Orain arte ipinitako datak hauek dira: abenduaren 22a, Bartzelonan, eta urtarrilaren 5a San Mamesen. Orduak zehazteke daude.
Fernando Garcia Macua: “Jakin badakigu, ederto gainera, kanporaketa zaila izango dela, baina gogo handiz eta Kopako final galdu ostean errebantxa asmoarekin ekingo diogu”.
Pablo Orbaiz: ‘Kanporaketa zaila da oso, baina gogoz hartuko dugu Kopako finalean gertatu zitzaigunari buelta emoteko asmoz’.
Andoni Iraola: ‘Ez dugu zorterik izan, zozketan talde ahulagoak, teoriaz berhintzat, baitzeuden, baina dena emango dugu itzuliko partidan, etxean aurrera segitu ahal izateko’
Carlos Gurpegi: ‘Areriorik indartsuena tokatu zaigu baina gure indarrengan konfiantza osoa dut’.
Javi Martínez: “Zozketan zegoen areriorik txarrena da, baina ez dugu galdutzat ematen eta azken unera arte borroka egingo dugu final laurdenetan egon ahal izateko”.
Fernando Llorente: “Ezin da esan zorte ona izan dugunik, Barça talde handia da-eta, baina guztion buruan aurrera segitzea baino ez dago”.
Kanporaketak:
1.Valentzia-Vila-real
2.Bartzelona-Athletic Club
3.Kordoba-Deportivo
4.Betis-Getafe
5.Almeria-Mallorca
6.Sevilla-Malaga
7.Real Madrid-Levante
8.At.Madrid-Espanyol
1/4 – 2011-01-12 eta 2011-01-19
A- Almeria-Mallorca / Kordoba-Deportivo
B- Bartzelona-Athletic Club / Betis-Getafe
C- Real Madril-Levante / At.Madril-Espanyol
D- Valencia-Vila-real / Sevilla-Malaga
1/2 – 2011-01-26 eta 2011-02-02
D-C
B-A