Aste honetarako ekintzak
Athletic Clubeko jokalariek ekintza ugaritan hartuko dute parte aste honetan: Asteazkenean, azaroak 24an, Markel Susaeta…
Athletic Clubeko jokalariek ekintza ugaritan hartuko dute parte aste honetan:
Asteazkenean, azaroak 24an, Markel Susaeta eta Aitor Ocio BBKk Getxoko Paulino Mendibil, 13 kalean duen bulegoan sinadura jardunaldi batetan izango dira, 18:00etatik aurrera.
19:00etan, Ion Velezek eta Iker Muniainek Bilboko Nafarroako Etxean solasaldi batetan hartuko dute parte.
Bere aldetik, Igor Gabilondo eta Pablo Orbaiz Muskizeko Meatzari Aretoan egongo dira solasaldian, 19:30etatik aurrera.
Ostegunean, azaroak 25, 13:00etan, Ander Iturraspe, Jon Aurtenetxe, Ainhoa Tirapu eta Saioa González Barakaldoko Udalaren eskuz Emakumezkoen Kontrako Indarkeriaren aurkako manifestuaren irakurketan egongo dira ere.