
Kluba |
Real Sociedad-Athletic Club partidarako sarrerak
Real Sociedad-Athletic Club partidarako sarrerak
Athletic Clubek abenduaren 3an, ostiralean, jarriko ditu San Mamesen, Real Sociedad eta Athletic Cluben artean…
Athletic Clubek abenduaren 3an, ostiralean, jarriko ditu San Mamesen, Real Sociedad eta Athletic Cluben artean abenduaren 5an, igandean, Anoeta futbol zelaian jokatuko den partidarako sarrerak salgai bere bazkideentzat. Sarrerak San Mames futbol zelaiko txarteldegietan hartu ahal izango dira. Pertsona eta karnet bakoitzeko gehienez bi sarrera salduko dira, sarrera guztiak agortu arte.
Txarteldegien ordutegia honako hau izango da: 10:30etatik 13:00etara. Sarreren prezioa 40 eurotakoa da.