Zuzendaritza Batzaren oharra
Gaur, 2010eko abenduaren 1ean, Xabier Castillo jokalariak Kluberi jakinarazio dio positiboa eman zuela Ertzaintzak atzo,…
Gaur, 2010eko abenduaren 1ean, Xabier Castillo jokalariak Kluberi jakinarazio dio positiboa eman zuela Ertzaintzak atzo, lantaldeak zeukan asteko atsedenen egunean, azaroaren 30ean, egin zuen alkoholemia kontrolean.
Jokalariak gertatu denarengatik bere damutasuna erakutsi du, Zuzendaritza Batzaren esanetara ipini da eta, era berean, Klubean indarrean dauden barne arauen araberako ondorioak pairatzeko prest.
Zuzendaritza Batzak gaur egin duen bileran diziplinazko espedienteari hasiera ematea deliberatu du eta falta larria denez gero, jokalariari zigorrik handiena ezartzea erabaki du. Jokalariak zigorra onartu du eta berehala gauzatuko da. Halaber, jokalariak Zuzendaritza Batzari, Athletic Clubeko bazkide eta zaleei helarazteko erregutuz, gertatu denarengatik damutasuna jakinarazi dio. Era berean, Athletic Clubeko jokalaria den heinean haren betebeharrak betetzeko konpromisoa berretsi du.