Athletic Club

Athletic Clubeko agiria

Athletic Clubeko agiria

Athletic Clubek, Real Sociedad-Athletic Club partidarako Real Sociedadek bidalitako sarreren salmenten inguruan, zera hau argitu…

Athletic Clubek, Real Sociedad-Athletic Club partidarako Real Sociedadek bidalitako sarreren salmenten inguruan, zera hau argitu gura du:

1.- Agi denez, Athletic Clubek ez du partida antolatu eta beraz, sarreren salmenta, jaulkipena eta zirkulazioan jartzea Real Sociedadi dagokio. Halaber donostiar klubaren da txarteldegi ofiziala.

2.- Kluben arteko ohikoak diren protokoloen baitan, Athletic Clubek Real Sociedadearengandik sarrera kopuru txikia jaso du bere konpromiso instituzionalak eta klubeko jarduna bermatzeko ezinbestekoa den urteroko diru-laguntza ematen duten babesleekiko dituztenak betetzeko.

3.- Konpromiso horiek behin betez gero eta horretarako inolako betebehar ez duen arrean, Athletic Clubek, ohikoa den legez, txarteldegietan gainerako sarrerak saltzeari ekin dio.

4.- Athletic Clubek sarrera gehiago ez izatea sentitzen du, baina berriro dio Real Sociedadearena dela txarteldegi ofiziala eta hara zuzendu behar direla partida ikusteko asmoa duten zale guztiak.

5.- Halaber, Athletic Clubek deitoratu egiten du Ibaiganera hurbildu diren hainbat pertsonen gizalegezkoa izan ez den portaera, batzakide eta klubeko enplegatuak iraindu baitute eta erasotzen ere saiatu baitira.

6.- Gertatu dena ikusita, Athletic Club pentsatzen ari da ea hurrengo abagunetan, Bilbon eta klubeko baliabideekin, kluben arteko adeitasun kupoetatik soberan dauden sarrerak saltzeko zerbitzua eskaintzen ote duen.