Emakumezkoen taldeko deialdia
Igandean, abenduaren 5ean, arratsaldeko bostetan, Lezaman, Athletic Clubek lehenengo faseko azkenaurreko partida jokatuko du. Zurigorriek…
Igandean, abenduaren 5ean, arratsaldeko bostetan, Lezaman, Athletic Clubek lehenengo faseko azkenaurreko partida jokatuko du. Zurigorriek garaipena lortuz gero, urtarriletik aurrera talde onenen artean egongo dira Superligako txapelketa lehiatzeko.
Alberto Berasaluzek futbolari hauek bildu ditu deialdirako: Ainhoa, Eider, Itsaso, Marta M., Nekane, Tzibi, I. Murua, Iraia, Orueta, Manu, Ane Landa, Gangoiti, Paula, Olabarrieta, Ibarra, J. Flaviano, Saioa eta Guru.