Athletic Club

Athleticen kromoak heldu dira

Athleticen kromoak heldu dira

Athletic Cluben kromo bilduma ofiziala Bizkaiko kiosko guztietara heltzen ari da. Abenduaren 12an, igandea San Mamesen,…

Athletic Cluben kromo bilduma ofiziala Bizkaiko kiosko guztietara heltzen ari da.
 
Abenduaren 12an, igandea San Mamesen, Athletic Club-RCD Espanyol Ligako partida dela eta, albumaren aurkezpena izango da eta partidako ikusleen artean hainbat oparituko dira doan.
 
Albuma, 270 kromoz osaturik, 2010/11 denboraldiko lehen taldeko jokalari bakoitzak orrialde bat izango du, bost kromorekin, profil eta aurkezpen pertsonalarekin. Harrobitik hasita, Klubaren historia zeharkatzen du. Bildumak jarraitzaileen oroipenetan Klubaren ohorea berreskuratzen du, bere palmaresa, momentu ahaztezinak eta bere elastikoaren koloreak.

Adin guztietako Athleticen zaletuen grina piztuko duen bilduma galezina.
Album eta kromoak salgai egongo dira Bizkaiko kioskoetan eta gure denda ofizialetan abenduaren 13tik aurrera eta www.footprint.es web orrialdean (urtarrilaren 15etik aurrera)
 
Proiektua aurrera eramateko ardura duen enpresa Footprint da. Davide Romieri bere kontseilari ordezkariak dioenez “gure enpresarentzat Athletic Club bezalako talde ospetsu baten kromo bilduma egitea pozik egoteko eta ospatzeko arrazoia da. Proiektu hau, Liga BBVAn, beste askoren hasiera izango da. Jada Frantziako merkatuan sartu gara Saint Etiennerekin eta laster París Saint Germain eta Lillerekin. Honetaz gain, Italian zaletu gehien Juventus taldearen albumaren kalera irteerak gure presentzia handituko du, zaletu gehien dituen”
 
Produktuak:
Kromo bilduma: 64 orrialde – prezioa: euro 1
Kromo paketea: 5 kromo – prezioa: 0,70 euro
 
Salgai:
Bizkaiko kioskoetan (500 saltoki) eta Athletic Clubeko denda ofizialetan.
 
Argitaletxea
Footprint kirol erakundeentzako pertsonalizaturiko lanak egiten dituen  italiar argitaletxe bat da, Klubaren baloreak zabaltzeko eta bere zaletuekin kontaktuan jartzeko. Inprimitzeko eta enbalatzeko zentro bat duen italiar argitaletxe bakarra da, proiektuaren bilakaera guztia jarraitzeko aukera izanik.
 
Bere jarduera orain dela sei urte hasi zuen tokiko erakundeentzako albumak eginez, kirolari txikiek euren kromoa izateko ametsa egi bihurtuz, txapeldun handien bezala. Urteetan zehar beraien teknologia eta kalitatea garatzen joan dira, eta honek italiar futbol talde profesionalekin lan egiteko lagundu die, adibidez, Juventus, Sampdoria, Bologna eta Bari taldeekin.
Aurtengo denboralditik aurrera, Footprint frantziar merkatura ere hedatu da, Paris Saint Germain, Lille edota Saint Etienne bezalako taldeekin akordioetara helduz.