San Mames Barria, EM
Kapital-zabalkuntza, lanen eskaintzak eta lehiaketakSan Mames Barria, E.M.-ren Administrazio Kontseilua 2010eko abenduaren 10ean bildu zen,…
Kapital-zabalkuntza, lanen eskaintzak eta lehiaketak
San Mames Barria, E.M.-ren Administrazio Kontseilua 2010eko abenduaren 10ean bildu zen, bilera horretan honako lan eskaintza hauek burutzea deliberatuz, dagozkien baldintza-agirietan agertzen diren baldintza eta epeetan:
– Lur-mugimendua gauzatzeko Lehiaketa
– San Mameseko Ekipamenduko Urbanizatzearen Lehiaketa (San Mameseko Hitzarmen Batzordearen bitartez).
Lan eskaintza bien gehienezko aurrekontu orokorra 17.075.205 eurokoa izango da (BEZ barne).
Halaber, Segurtasuna eta Lan Osasuna eta Aseguruen Bitartekoen lehiaketak egiteko baldintza-agiriak onartu dira.
Deialdiak arautegietan jasotzen diren egunkari eta Aldizkari Ofizialetan argitaratuko dira, beharrezkoak diren legezko izapide guztiak bete ondoren 2011eko apirilean lanen bigarren faseari ekin ahal izateko.
Era berean, joan den abenduaren 10ean, San Mames Barria, E.M-ren Batzorde Orokorrak elkartearen zazpi milioi euroko kapital-zabalkuntza onartu zuen (7.000.000 €), Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak ezarriko dituztenak.
Behin arestian aipatzen den ekarpena gauzaztuz gero, elkartearen kapitala horrela geratuko litzateke:
Bazkideak
ATHLETIC CLUB – 18.802.000 €
BIZKAIKO FORU ALDUNDIA – 5.002.000 €
EUSKO JAURLARITZA – 5.000.000 €
BBK – 2.002.000 €
BILBOKO UDALA – 60.103 €
Ezaguna den moduan, finantza-plana behin betez gero, Athletic Clubek, Bizkaiko Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak eta BBK-k azken parte-hartze kouta berbera izango dute.