
Athletic Club-Bartzelona: Sarreren lagapena
Athletic Club-Bartzelona: Sarreren lagapena
Zuzendaritza Batzak erabaki duenez, edozein arrazoiarengatik partidara joaterik eduki ez, eta jarlekua beste zale bati…
Zuzendaritza Batzak erabaki duenez, edozein arrazoiarengatik partidara joaterik eduki ez, eta jarlekua beste zale bati laga gura dioten bazkideek, hala nahi badute, egin ahal izango dute. Partida honetarako, Athletic Clubek lagatutako sarreraren salneurri garbiaren %50en ordaina ziurtatuko du, saldu barik geratzen bada ere. Lagapena honako modu honetan egin daiteke:
BBKren OROTARAKO KUTXAZAINAK
Nahi duten bazkideek BBKren orotarako kutxazainetan lagapena egiteko aukera dute, abenduak 27 astelehenaren 10.30etatik, abenduak 29 asteazkenaren 20.00etara arte.
OHARRA: ATHLETIC CLUBEK EMANDAKO BAZKIDEAREN PIN ZENBAKIA SARTZEA BEHARREZKOA IZANGO DA SARRERA ATERATZEKO.
BERE PIN ZENBAKIA EZAGUTZEN EZ DUTEN BAZKIDEEK HONAKO HELBIDEAN [email protected] ESKATU DEZAKETE, BERE NANa ESKANEATUTA ATXIKITUZ, NORTASUNA BENETAKOTZEKO EDO 94 423 33 23 FAX ZENBAKIAN, NANaren FOTOKOPIA BAT ATXIKITUZ.
Txartela utzi duten bazkide guztiei bazkidearen kodea ezabatuko zaie partida honetarako.
SAN MAMES ZELAIKO TXARTELDEGIAN
1 San Mames zelaiko txarteldegietara joan beharko dute, behean adierazitako ordutegi eta egunetan, eta bertan bazkide-txartelaren datuak eman.
2 Txartela laga duten bazkide guztiei bazkide-kodea ezabatuko zaie arestian aipatu den partida honetarako.
Lagatutako sarreraren salneurri garbiaren ehuneko 50ren dirua, San Mameseko txarteldegian lagapena egin eta une berean emango zaie bazkideei; bestela, kuota helbideratuta duten kontura transferentzia baten bidez edo San Mames zelaiko txarteldegietan Santanderreko Racingen aurkako partidarako ezarriko den ordutegian egingo da, BBK-ren orotarako kutxazainen bitartez sarreren lagapena egin duten bazkideentzako.
SARRERA SALTZEAGATIK JASO BEHARREKO DIRUA ESKURATZEKO ESKUBIDEAK PARTIDA JOKATU ETA HIRU HILABETEETARA DU IRANGITZE-DATA.
Txarteldegiaren ordutegia
Hilaren 27, 28 eta 29an, 10.30etatik 13.30etara eta 17.30etatik 20.00etara.