
Athletic Club-FC Bartzelona: Txartel lagapena
Athletic Club-FC Bartzelona: Txartel lagapena
Zuzendaritza Batzak erabaki duenez, edozein arrazoiarengatik partidara joaterik eduki ez, eta jarlekua beste zale bati…
Zuzendaritza Batzak erabaki duenez, edozein arrazoiarengatik partidara joaterik eduki ez, eta jarlekua beste zale bati laga gura dioten bazkideek jarraian adierazten de bezala egin ahal izango dute. Partidu honetarako Athletic Clubek, lagatutako sarreraren prezio garbiaren %50a bermatuko du, salduta edo ez.
BBKren OROTARAKO KUTXAZAINAK
Horrela nahi duten bazkideek, BBKko orotarako kutxazainetan egin ahalko dute lagapena, abenduaren 27aren 10:30etatik aurrera hilaren 29aren 20:00ak arte.
Oharra: Athletic Clubek emandako bazkidearen pin zenbakia sartzea beharrezkoa izango da sarrera ateratzeko.
Bere pin zenbakia ezagutzen ez duten bazkideek honako helbidean [email protected] eskatu dezakete, bere NANa eskaneatuta atxikituz, nortasuna benetakotzeko edo 94 423 33 23 fax zenbakian, NANaren fotokopia bat atxikituz.
Txartela utzi duten bazkide guztiei bazkidearen kodea ezabatuko zaie partida horretarako.
TXARTELDEGIETAN
1. San Mames zelaiko txarteldegietara joan beharko dute, behean adierazitako ordutegi eta egunetan, eta bertan bazkide-txartelaren datuak eman.
2. Txartela laga duten bazkide guztiei bazkide-kodea ezabatuko zaie arestian aipatu den partida honetarako.
3. Bazkideen jarlekuak salduz gero, jarlekuaren prezioaren ehuneko berrogeitahamarra, garbia, ordainduko zaie bazkideei lagapenaren momentu berean, txarteldegietan eginez gero, edo kuota helbideratuta duten kontura transferentzia baten bidez edo San Mames zelaiko txarteldegietan Real Racing Cluben aurkako partidarako zabaltzen diren ordutegian, BBKren orotarako kutxazainen bidez eginez gero.
Sarrerak saltzeagatik jaso beharreko dirua eskuratzeko eskubideak partida jokatu eta hiru hilabeteetara du iraungitze-data.
TXARTELDEGIEN ORDUTEGIA
Hilaren 27a, 28a eta 29a, 10:30etatik 13:30etara eta 17:30etatik 20:00etara.