
Kluba |
Umeen Gabonetako Parkean sinadura jardunaldiak
Umeen Gabonetako Parkean sinadura jardunaldiak
Datorren astean Athletic Cluba UGPan egongo da nahi duten zaleekin egoteko, BBKk duen stand-ean: 27an,…
Datorren astean Athletic Cluba UGPan egongo da nahi duten zaleekin egoteko, BBKk duen stand-ean:
27an, astelehenenan, 17:00etatik aurrera, Irune Murua eta Amaia Olabarrieta jokalariek ordezkatuko dute Kluba.
29an, asteazkenean, Jose Mari Argoitia eta Koldo Aguirre jokalari ohiak izango dira arduradunak, ordu berean.
Azkenik, ostegunean, hilak 30ean, 17:00etan berriro ere, Fernando Amorebieta eta Mikel San Jose jokalarien txanda izango da.