
Athleticek Gabonetako txapelketa irabazi du
Athleticek Gabonetako txapelketa irabazi du
Athletic Clubek Gabonetako emakumezkoen VI. futbol txapelketan parte hartu du. Lehendabiziko partidan Debagoieneko selekzioak 1-0…
Athletic Clubek Gabonetako emakumezkoen VI. futbol txapelketan parte hartu du. Lehendabiziko partidan Debagoieneko selekzioak 1-0 irabazi dio Eibarri. Bigarrenean, zurigorriek Real Sociedad-en aurka jokatu dute. Alberto Berasaluzek honako taldea aurkeztu du: Ainhoa, Itsaso, Marta M., Nekane, Tzibi, Iraia, Manu, Gangoiti, Paula, Ibarra eta Patri. Zurigorriek 2-0 irabazi dute Ibarrak, 7. minutuan eta Manuk, 24. minutuan sartu dituzte zurigorrien golak.
Jarraian Athletic Club eta Eibarren arteko norgeihagoka izan da. Zurigorrien hamaikakoa hauxe izan da: Ane Landa, Itsaso, Tzibi, Iraia, Paula, Patri, Gangoiti, Beristain, Guru, Manu eta Ibarra. Nahiz eta Eibarrek markagailua ireki, Manuk lortutako bi golei esker bigarren garaipena errez lortu dute. 12.minutuan Itsasok aukera izan du abantaia gehitzeko, penalti batean, baina baloia ez da barrura sartu.
Laugarren partidan, Errealak 1-0 erabazi dio Deba Goieneko Selezkioari; eta bostgarrenean, Errealak eta Eibarren arteko partida golik gabe bukatu da.
Finala jokatu baino lehen, zurigorriek Debagoieneko Selezkioaren aurka jokatu dute. Athletik Clubek hamaikakoa hauxe izan da: Ane Landa, Itsaso, Marta M., Beristain, Patri, Gangoiti, Saioa, Paula, Gunu, Manu y Murua. Athleticek 8-0 irabazi dio Bebagoieneko taldeari. Zurigorrien golegiliak hauexek izan dira: Murua (min.3), Murua (min. 9), Patri (min. 12), Manu (min. 14), Manu (min. 17), Itsaso (min. 19), Murua (min. 20) y Guru (min. 23).
Finala
Athleticen hamaikakoa finala jokatzeko hauxe izan da: Ainhoa; Iraia, Tzibi, Marta M, Saioa, Beristain, Itsaso, Guru, Ibarra, Nekane eta Murua. Athleticek 1-0 irabazi dio Errealari Itsasok sartutako golari esker.