Athletic Club

Zehaztasuna peñen sarreren eskariari buruz

Zehaztasuna peñen sarreren eskariari buruz

Athletic Clubeko Peñen Elkargoak argitaratu duen prentsa oharraren harira, Athletic Clubek urtarrilaren 5ean FC Bartzelonaren…

Athletic Clubeko Peñen Elkargoak argitaratu duen prentsa oharraren harira, Athletic Clubek urtarrilaren 5ean FC Bartzelonaren aurka Kopako partidarako eman zitzaien sarrerei buruz hain zuzen bere, gure erakundeak bere harridura azaldu gura du eta, era berean, iritzi publikoari zerau jakinarazi nahi dio: konpromiso instituzionalen baitan, Klubeko Peña Ofizialek gutxienez eskaintzen zaizkien 90 sarrerak jaso dituzte. Kopako partidak aurrez aurretik onartu zen hitzarmenean agertzen ez ziren arren.

Halaber arestian aipatu dugun partidarako ezaguna den sarreren eskariaren aurrean, gure bazkide zein zaleek soberan ezagutzen dutena, Athletic Clubek publikoki adierazi gura du erabat ezinezkoa egiten zitzaiola peñen ordezkariek eskatu zituzten 600 sarrerak ematea. Bide batez, ohar hau gure koloreen aldeko euren etengabeko sostengua eskertzeko baliagarria izan dadila.