Athletic Club

Opariak asteartean eta mosaikoa asteazkenean

Opariak asteartean eta mosaikoa asteazkenean

Urtarrilaren 4an, asteartean, 18:00etan Lezaman, Errege Eguna baino lehenago egingo den azken lan saioa izango…

Urtarrilaren 4an, asteartean, 18:00etan Lezaman, Errege Eguna baino lehenago egingo den azken lan saioa izango denez eta azken egunetako lan saioetan umeen presentzia eskertzeko asmotan, lehen taldeko jokalariek posterrak, baloiak eta banderinak banatuko dituzte bertaratuko direnen artean.

Bestalde asteazkenean, urtarrilaren 5ean, Athletic Club eta FC Bartzelonaren arteko Kopa partidan, Movistarrek babestutako mosaiko zurigorri ikusgarri bat egingo da. Movistar Athletic Clubeko kide teknologikoa da.