Athletic Club

Oparia Ibai Uriarteri

Oparia Ibai Uriarteri

Athletic Clubek lehen taldeko janzkera osoa, jokalari guztien sinadura eta eskaintzarekin, helarazi dio Ibai Uriarte…

Athletic Clubek lehen taldeko janzkera osoa, jokalari guztien sinadura eta eskaintzarekin, helarazi dio Ibai Uriarte umeari, Madrilgo La Paz eritetxean dagoena pasa den astean egin zioten trasplante anitzaren ostean.

Klubek publikoki Ibairen sendiaren eskerrona eskertu gura du eta, halaber, erakundearen partaide garenon aldetik lehenbailehen sendatzeko desioa helarazi ere, ea ahalik eta lasterren lehoien partida bat San Mamesen bertan ikus dezakeen. Era berean, emakumezkoen zein gizonezkoen lehen taldeko jokalariek ospitaletara eginiko bisitaldietan argi utzi zuten moduan, desio bera daukate gaixotasunak jota dauden ume guztiekiko.