“Bazkide Barria” kanpaina luzatzen da
Ahal zenean Klubeko bazkide izateko duela hamabost urte 5.000 pezeta ipini zituzten pertsonen aldetik “Bazkide…
Ahal zenean Klubeko bazkide izateko duela hamabost urte 5.000 pezeta ipini zituzten pertsonen aldetik “Bazkide Barria” izateko hitzordu eskaeren kopurua dela eta, Athletic Clubek Bazkide Barria izaera hartzeko aukera beste bi astez luzatzea erabaki du, hau da hurrengo urtarrilaren 28ra arte.
Diru kopuru hori ezarri zituztenak eta orain arte Athletic Clubeko deirik jaso ez dutenak gurekin harremanetan ipini daitezke 944 050 515 telefono zenbakiaren bitartez hitzordua lortzeko. Bertan aukera honen abantailei eta finantziazio erraztasunei buruzko informazioa emango zaie.
Bestalde, Athletic Clubek zerau gogorarazi gura die orain arte “Bazkide Barria” izaera hartu dutene guztiei: baldintza berezietaz gain, Athletic Clubek San Mamesen jokatzen duen partida guztietan sarrerak erosteko lehentasuna dutela eta baita salneurrian hobaria ere.
Gauzak horrela, Athletic Club-Real Racing Club partidarako, urtarrilaren 15ean, larunbatean, 20etan jokatuko dena, sarreren prezioak honako hauek izango dira:
Publikorako salneurriak
HARMAILA NAGUSIA: 73 €
GAINERAKO HARMAILAK: 63 €
ALBOKO ETA EKIALDEKO AURREALDEAK: 47 €
IPAR ETA HEGO AURREALDEAK: 36 €
UMEAK: 13 €
Bazkide Barria salneurriak
HARMAILA NAGUSIA: 66 €
GAINERAKO HARMAILAK: 57 €
ALBOKO ETA EKIALDEKO AURREALDEAK: 42 €
IPAR ETA HEGO AURREALDEAK: 32 €
UMEAK: 12 €
Txarteldegien ordutegia:
Hilak 14 eta 15 10:30etatik 13:30etara eta 17:30etatik 20:00etara.
Bazkide Barria bakoitzak sarrera bana hobariarekin har dezake, gainerako zaleak baino lehenago. Bazkide Barriantzako txarteldegiak 2011ko urtarrilaren 13an irekiko dira 17:30etatik 20:00etara.