Athletic Club

Liga Indorren hasiera

Liga Indorren hasiera

Athletic Clubek aurtengo denboraldiko Liga Indoorri La Casillan, urtarrilaren 14an, ostiralean, ekingo dio, Santanderreko Real…

Athletic Clubek aurtengo denboraldiko Liga Indoorri La Casillan, urtarrilaren 14an, ostiralean, ekingo dio, Santanderreko Real Racing Cluben aurka. Partida honetarako, Placido Bilbao entrenatzaileak honako jokalariak deitu ditu: Imanol Etxeberria, Armando; Oskar Vales, Oskar Alkorta, Patxi Ferreira, Aitor Larrazabal, Julen Guerrero, Alvaro Perez, Jon Perez ‘Bolo’, Kike Aiukar eta Roberto Urizar.

Gonbidapenak udal polikiroldegietan zein Bilbao Kirolak-eko bulego nagusian har daitezke.

Futbol indoor futbola eta futbol-aretoaren arteko kirola da. Soropil artifizialaren gainean jokatzen da, zelaiaren neurriak bestelakoak dira (40 x 20 ala 42 x 23 metro), baita atearenak ere (5 x 2,5 metro) eta baloiarena (bolumena futbola eta futbol-aretoan erabiltzen direnen artean dago) Zelaiaren inguruan metro bateko garaiera duen harresia dago eta baloiak bere kontra jo dezake partida eten barik.

Talde bakoitzak bost jokalari dauka. Partidek 60 minutuko iraupena dute, ordu erdiko bi zatitan banaturik eta hamar minutuko atsedenaldia.